110 cm-ko lan zabalerarekin, zortzi kolorerekin inprimatzen du 2880 dpi gehienezko bereizmenarekin. Irudiaren oso kalitate handia lortzen da, kolorearen egonkortasun handia eta tonu mailaketa handiena. Inprimatze kalitate bikaina du baita zuri-beltzean ere, 3 tinta beltz bidezko sistema iraultzaileari esker (beltza, grisa eta gris argia).
Ultra Crome pigmentatutako tintak erabiltzen ditu, iraupen luzekoak eta eguzki argiaren aurrean erresistentzia handikoak; hainbat euskarriren gainean lan egin daiteke: argazkilaritzako mate, erdimate edo distiratsuetan, eta baita binilo edo oihal artistikoetan ere.