Freehand, Corel, Quark, Ilustrator, Indesing, Photoshop, Autocad, Word, Power Point edo Excel formatuetan dauden artxibo informatikoen erreprodukzioa; baita Tiff, Jpg, Eps, Bmp, Pdf eta beste hainbat formatutan dauden irudiena ere.
Artxiboak guri pasatzeko CD, DVD, Diskete eta USB konexioa duten gailuak erabil daitezke, edo nahiago izanez gero, e-mail bidez bidal daitezke (gehienez 10 MB artxiboko). Tamaina hori baino handiagoko lanak bidali nahi badira, FTP bidez egin daiteke; kasu horretan, gure webguneko SOFTWARE ETA DRIVERS atalera joatea aholkatzen dugu. Atal horretan, lanak bihurtu eta bidaltzeko doako programak eskaintzen ditugu.
Copylaser inprimatze digitala bi arlotan banatzen da, formatu txikia eta handia.
FORMATU TXIKIA: Merkeena da, zuri-beltzean zein koloretan inprimatzeko laser teknologiarekin. Gehienezko tamaina 32x45 zm da. Euskarri hauek erabiltzen dira: paper satinatua, distiratsua, estukatua, itsasgarria, transfer, etab.
FORMATU HANDIA (Gehienez 137 zentimetroko zabalera) laser bidezko inprimatzea, injet edo pieza elektrikoa, planoak zuri-beltzean eta koloretan inprimatzeko, baita kanporako eta barnerako kartelak argazki paperaren gainean, backlite, oihal artistiko, lona plastiko eta itsasgarrietan ere.